Albisteak

leiho berrian zabalduko da 

Hainbat dira azken hiletan Bakioko Udala hartzen ari dan erabakiak klima-aldaketaren ondorioei aurre egiteko eta ohitura jasangarriagoak bultzatzeko: plastikoen erabilera murrizteko eta hondakinen kudeaketa hobetzeko neurriak, energia aurrezteko sistemak eraikin publikoetan, klima-aldaketara egokitzeko plana…

Aurten ere Bakiok bat egiten du mundu mailan martxoaren 22tik 29ra ospatzekoa zan Klima Aldaketaren Astearekin. Alarma-egoera dela eta, ezin izan dugu aurreikusitako programa aurrera eraman; baina Udalak bideo honen bitartez denok inoiz baino presenteago izatea nahi du aldaketa orokor baten aurrean gaudela eta modu eraginkor eta positiboan elkarrekin aurre egin behar diogula.

https://youtu.be/H7nw6gM1dqA

Klima-aldaketara egokitzeko idatzitako plana ere erantsitako agirian duzue ikusgai.

Klima-aldaketara egokitzeko plana (PDF 12,1MB)