Albisteak

leiho berrian zabalduko da 

Bakioko kiroldegiko erabiltzaileei bidalitako jakinarazpena:

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuet, Emtesport/Argibideko talde osoaren izenean, zuetako askok adierazitako elkartasunagatik. Eskerrik asko bihotz-bihotzez. Dakizuenez, oso une delikatua bizitzen ari gara, duela aste batzuk nekez imajina genezakeen egoera. Covid-19ren inpaktu bortitzaren ondorioz, egun zailak datoz gizarte osoarentzat.

Horregatik, eta egoera horren aurrean, krisia amaitu arte zerbitzua eten egin denez, gure bazkide eta erabiltzaileei egindako kobrantzei dagokienez, ez da inolako ordainagiririk bidaliko, eta itxi zenetik zenituzten zerbitzuak izoztuta geratuko dira. Horrela, zuen abonuetan minutu bakar bat ere ez galtzea nahi dugu. Horretarako, erabiltzaile guztiak konpentsatuko ditugu egoera horren ondorioz galdu duzuen martxoko denboragatik. Beraz, berriro esan behar dizuegu EZ DELA BEHARREZKOA BAJA EMATEA.

Gure indar guztiekin desiratzen dugu, gauzak ahalik eta lasterren normaltasunera itzultzea, eta guztioi eskatzen dizuegu etxean geratzeko eta agintarien esanei jarraitzeko. Guztion artean lortuko dugu krisi hau gainditzea.

Baina gogoratu garrantzitsua dela jarduera fisikorako ohitura mantentzea, gure konfinamenduaren barruan ere. Aktibo egoteak egoera hori jasaten lagunduko digu. Horretarako, Emtesportetik entrenamendu-saioak eta aholkuak emango dizkizugu gure sare sozialen bidez (Facebook eta Twitter), bai eta sortu dugun web-plataforma baten bidez ere; horrela zure instalazioko monitore-taldearen errutinak eta eskolak eskaini ahal izango dizkizugu on-line.

https://emtesportaktiba.wixsite.com/kiroltxokoa

APP aplikazio bat ere abiarazi dugu helburu bererako, guztiz doakoa, IOS eta Android sistemetan eskuragarri dagoena, eta alta-prozesu erraz baten bidez (eta emtesport kodea sartuta) berehala martxan jarri ahal izango dena.

Oharra (PDF 248KB)