Albisteak

se abrirá en ventana nueva 

COVID-19k sortutako alarma egoeraren ondorioz, ensereak batzeko hileroko zerbitzua bertan behera utziko du Bakioko Udalak, egoera honek dirauen bitartean, ez dugulako holako hondakinak segurtasunez kudeatzeko modurik.

Gainera, martxoaren 17tik aurrera Bakioko Garbigunea itxita dagoenez, ez dago holako ensererik biltzeko espaziorik ere ez.

Beraz, mesedez eskatu nahi dizuegu neurri hau errespetatzea eta ez ateratzea kalera ez altzaririk, ez eskonbrorik, ez kontenedoreetan batu ezin den bestelako elementurik.

Gainontzeko zaborrak normaltasunez batuko dira egoerak ahalbidetzen digun bitartean.

Ondo izan eta parkatu eragozpenak.

Bandoa (PDF 98,8KB)