Albisteak

 
Bakioko Udalak, aurreko asteetan bezala, zenbait neurri berri hartzen jarraitzen du COVID-19k sortutako osasun-larrialdi egoerari aurre egin nahian; azkenengoak, besteak beste, honakoak izan dira:
  • Garbiketa: Aurreko barikuan udal brigadako langileak kaleko eremu publiko erabilienen desinfekzioa egiten hasi ziren, bereziki honako hauetan zentratuz:komertzio desberdinen inguruak, banketxe eta anbulategi inguruak eta kontenedore eta bus geltokien eremuak. Gainera, barrutik ere bereziki anbulategiaren eta udal bulegoen garbiketa eta desinfekzio sakonagoa egiten hasi dira garbiketa enpresakoak.
  • Udal lengileak: udal langileen lana berrantolatu da, batez ere azken alarma egoerak pertsonen mugikortasuna gutxitzeko egindako deialdiaren ondorioz. Hori dela eta langile batzuek egun batzuetan, txandaka, etxetik egingo dute lan eta beste batzuek errekuperatzeko egunak hartuko dituzte. Hala ere, telefonoz eta helbide elektronikoz eskaintzen den arreta zerbitzua normaltasunez erabili ahal da, udalarekin harremanetan jartzeko. Hau da, udal bulegoetako telefono zenbakia goiz zein arratsaldez dago erabilgarri, baita emailez edozein kontsulta zein tramite egiteko aukera ere.

Telef.: 94 619 40 01
Ordutegia: 07:30 - 14:30 / 16:30 - 20:30
Emaila: udala@bakio.org

Munizipalak normaltasunez ariko dira lanean betiko ordutegian. Beraien erantzukizuna da alerta egoera honetan herritarrak etxean mantentzeko agindua betetzea.

Jarrai dezagun zentzuz jokatzen!