Albisteak

 

Bakio Udalak, egoera berezi honetan familiei egunerokoan lagundu nahian, baliabide barriak ipiniko ditu martxan asteburu honetatik aurrera. Helburu horrekin zerbitzu bereziak eskainiko dira, online, web eta sare sozialen bitartez, hain zuzen honako hauek:

Musika-saioak: Musikako eskolako irakasleek orain arteko ikasleentzat banakako eta taldeko saioak eskainiko dituzte teknologien bidez (skype, wathsapp, instagram, e-posta, streaming edota aurretiaz grabatutako bideoak). Era berean, ikasleekin zuzeneko harremana, jarraipen pertsonalizatua eta etengabeko ebaluazioa mantenduko da tutoretza saio birtualen bidez.

Aste Santuko udaleku digitalak (dohainik): astelehenetik aurrera, apirilak 4, martxan egongo dira 5 urtetik 12 urte bitarteko ume eta gaztetxuentzako. Bertan etxean egiteko jarduerak, tailerrak, elkarrizketak, gomendioak, lehiaketak eta proposamen dibertigarriak eskainiko dira Aste Santuan zehar.

Informazio gehiago: https://argibideinnovacion.wixsite.com/udalekudigitalak

Gaztelekua (dohainik): horretarako erabiliko den plataforma batez ere INSTAGRAM izango da, orain arteko gaztelekuko erabiltzaileek ere plataforma hori delako erabiltzen dutena. Plataforma hau erabiliz gazteen feedback-a jasoko da baita planteatuko diren ekintzen, dantzen, bideoen… erantzuna ere. Horretaz gain, aholkularitza zerbitzua eskeniko da zuzeneko kanalaren bitartez.

Kartela (JPG 295KB)

Udaleku digitalak (PDF 146KB)