Albisteak

 

Bakioko Udalak araudi bat egiteko asmoa du autokarabanentzako eta etxebizitza- ibilgailuentzako (edo antzekoentzako) aparkaleku berezi bat arautzeko, horrela aparkaleku publikoak erabiltzaile guztien artean behar bezala txandakatzeko eta berdintasunez banatzeko.

Erregulazio horren azken helburuak honako hauek dira:

  • Bakiotarrentzat: Bakioko mugikortasuna hobetzea eta baliabide eta espazio naturalak eta pertsonen segurtasuna bermatzea.
  • Bisitarientzat: Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-araudian jasota dagoen baimendu gabeko eremuetan kanpaldi librea debekatzearen aurrean, gure herrira datozen bisitariei aukera berri bat eskaintzea, bereziki azken urteotan gure inguruan turismoak izan duen gorakada ikusita.

Erregulazio horren gainean herritarren iritzi eta proposamenak jaso ahal izateko, inkesta bat aktibatu dugu, apirilaren 26ra arte. Hona hemen inkesta horren xehetasunak:

Zein zerbitzu eman nahi da?

45 aparkaleku Bentako eremuan, zerbitzu hauek barne dituela:

  • Aparkalekuan egun batzuk emateko zerbitzua.
  • Ur grisak husteko zerbitzua kanpatu beharrik gabe, betiere ibilgailu bakoitzak zerbitzu horri dagokion tasa ordainduta eta 100l-ko betetze-muga izanik.

Nola kontrolatu sarbideak eta estantzia mugak?

Tokiko Gobernuak sarbidea kontrolatzeko sistema bat jartzea proposatzen du, honako hau hain zuzen:

  • Kontrol-hesiak.
  • Matrikula-irakurgailua.
  • Sarrera kontrolatzeko eta erabiltzaileari dagokion tasa kobratzeko aplikazioa.
  • Bentako aparkalekuan aparkatzeko altuera mugatzeko elementuak.

Araudia:

Zerbitzua erregulatzeko honako arauak proposatzen dira:

  • Eremu hau PVERDE QR aplikazioaren bitartez erabili ahal izango da bakarrik.
  • Eremu hau Bakioko Udalaren Autokarabanak eta ibilgailuak Bakioko La Benta auzoko autokarabanen eremuan aparkatzea eta gaua igarotzea arautzen duen udal ordenantzaren bidez arautzen da.
  • Eremu hau autokarabanak, etxebizitzatza-ibilgailuak edo antzeko ibilgailuak aparkatzeko da bakar bakarrik.
  • Aparkaldia gehienez 72 ordukoa izango da goi-denboraldian eta mugarik gabekoa behe-denboraldian.
  • Ur grisak deskargatzeko eta urez betetzeko zerbitzuak ordubeteko muga izango du.
  • Aparkatzeko zoruan marraztutako mugak derrigor errespetatu beharko dira.
  • Debekatuta dago aparkatzea ez den bestelako erabilerarik eremu osoan (akanpatzea, materialak uztea, mahai-aulkiak jartzea, kanpoan jatea, ibilgailua garbitzea…).
  • Debekatuta dago hondakin-urak batzeko eta edukiontzien guneetan aparkatzea.
  • Hiriko hondakin solidoak eta hondakin-urak batzeko ontzi egokiak erabili behar dira.
  • Eremua garbi mantendu behar da beti.
  • Ezin da ezelako zarata gogaigarririk egin.
  • Debekatuta dago kotxeak garbitzea.

Tasak

Zerbitzua erregulatzeko tasa bat jartzea proposatzen da:

Tasak
Zerbitzua Goi-denboraldia Behe-denboraldia
Aparkatzea 12€/eguna 5€/eguna
Descarga 3€ 3€

Inkestara joan