Albisteak

PDF dokumentu hau orrialde berrian irekiko da 

COVID-19k sortutako alarma egoeraren ondorioz, ensereak batzeko hileroko zerbitzua bertan behera utzi dugu, egoera honek dirauen bitartean, ez dugulako holako hondakinak segurtasunez kudeatzeko modurik. Gainera, martxoaren 17tik aurrera Bakioko Garbigunea itxita dagoenez, ez dago holako ensererik biltzeko espaziorik ere ez.

Beraz, mesedez eskatu nahi dizuegu neurri hau errespetatzea eta ez ateratzea kalera ez altzaririk, ez elektratresnarik, ez eskonbrorik, ez kontenedoreetan batu ezin den bestelako elementurik.

Bestalde, Kooperak ez ditu hustuko arropa batzeko kontenedoreak ere. Beraz, mesedez, ez atera ez arroparik, ez bestelako produkturik ere ontzi berezi horietara egoera normaltasunera bueltatu arte.

Gainontzeko zaborrak normaltasunez batuko dira egoerak ahalbidetzen digun bitartean.

Ondo izan eta parkatu eragozpenak.

Bandoa (PDF 259KB)