Albisteak

 

2020an, hondartzain gisa lan egin nahi duten guztiek curriculumak bidali beharko dituzte apirilaren 15etik maiatzaren 8ra bitartean hautaketaz arduratzen den enpresaren honako helbide honetara: hondartzaina@ingure.net.

Bizkaiko Foru Aldundiak kontratatutako enpresa batek aukeratu eta kontratatuko ditu hondartzainak.

Profila:

  • 18 urtetik gorakoa.
  • Trebetasun sozialak (Herritarrekin harremanetan jartzeko gaitasuna).
  • Talde lanean jarduteko trebetasunak.
  • Ordutegi eta geografi prestutasuna.
  • Hizkuntzak: euskara – gaztelania.
  • Gida baimena.

Baloratuko dira:

  • Hizkuntza: Ingelesa.
  • Ibilgailu propioa.

Kontratazioa Bizkaiko hondartzetarako izango da, zerbitzuaren premien arabera.