Albisteak

 

Oinarriak:

Lehiakideak: edozeinek parte har lezake.

Argazkiak: parte-hartzaile bakoitzak argazki bat aurkeztu ahal izango du.

Argazkien gaia: “Covid-19”ak eragindako konfinamenduaren ondorioz honako hau da proposatutako gaia: “Etxe barruko begirada”.

Argazkien formatua: JPG edo TIF formatua izan behar dute. Argazki bakoitzak gutxienez 300 pixel hazbeteko bereizmena izan beharko du eta formatu bertikala (30x40).

Argazkien aurkezpena: argazkiak posta elektronikoz: bakio.artea@gmail.com bidaliko dira, honako datuekin batera: argazkiaren titulua, egilearen izen abizenak, NAN zenbakia eta telefonoa.

Bakioko Udalak heldu den baieztapena bidaliko du, eta datuak babesteko legea beteko du.

Aurkezteko epea: argazkiak aurkezteko epea maiatzaren 10ean bukatuko da.

Argazkien jabetza eta erabilera: Bakioko Udala egingo da saritutako argazkien jabe, eta erreprodukzio, banaketa eta jakinarazpen publikoko eskubide guztiak harenak bakarrik izango dira, ez beste inorenak. Irudiek originalak eta argitaragabekoak izan behar dute, egileak sortutakoak.

Sariak: 300€tako sari bakarra emango da, eta beste 4 aipamen 100€takoak.

Epaimahai batek 25 argazki aukeratuko ditu aurkeztutakoen artean. Maiatzaren 15etik aurrera, hautatutako 25 obrak herriko bozketa batean sartuko dira udalaren webgunean www.bakio.eus. Irabazleen izena ekainaren 2an jakinaraziko da web orri horretan.

Ahal denean erakusketa bat egingo da udaletxean, aukeratutako obrekin.

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.

Deskargatu oinarriak (PDF 283KB)