Albisteak

 

Apirilaren 26tik aurrera, herriko umeek kalera irteteko baimena dute. Neurri hau ez dugu ikusten irekiera fase moduan, umeen beraien eskubideak betetzeko neurri moduan baino. Horrek esan nahi du osasun larrialdia bera eta beraren ondorioak kudeatzen jarraitzen eta jarraituko dugula; beraz, orain arte bezala nagusi guztiei arduraz jokatzeko eskatzen dizuegu.

Hauek dira apirilaren 26tik aurrera Bakioko Udalak Estatuko Gobernuak ezarritako neurriak betetzeko ematen dituen aholkuak:

  1. Proposatzen dugu umeak bizi diren auzoan mugitzea. Horrela, pertsona-pilaketak saihesteaz gain, umeek espazio naturalagoetan arnasa hartu eta kirola egiteko aukera izango dute (Herritarren mugimendurako eremuak irudian agertzen dira).
  2. Bakioko lurraldea zabala da eta garrantzitsua da ulertzea ohiko lekuetatik mugimenduak egitea ekidin behar dugula. Auzoak izango dira herritarren erreferentziarako guneak.
  3. Ezin izango dira erabili plaza publikoak, parkeak, jolastokiak edo kirolguneak.
  4. Hondartza itxita dago.
  5. Guraso bakarraren laguntzarekin irten ahal izango dira umeak kalera; familiako gehienez hiru umeGuraso bakarraren laguntzarekin irten ahal izango dira umeak kalera; familiako gehienez hiru ume.
  6. Distantziak mantendu beharko dira.
  7. Egunean ordubeteko irteera baimenduko da.

Aipatutako neurriak COVID-19 birusa ez hedatzeko Bakioko Udalak hartzen dituen neurrien barruan kokatzen dira. Gogoratu garrantzitsua dela aholku guztiak aintzat hartu eta betetzea, gaixotasuna herrian hedatu ez dadin eta herritarrok osasuntsu mantendu gaitezan.

Bandoa (PDF 116KB)

Planoa (PDF 336KB)

Jarraitu dezagun herria babesten. Arduraz jokatu dezagun bizitza bizitzeko!

Besarkada bat!