Albisteak

 

Bakioko Udala konfinamendu osteko plana prestatzen ari da, alde batetik Estatuko Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak markatzen dituzten pausu desberdinak emateko erabakiak hartuz eta, beste alde batetik, birusaren hedapena murritzeko neurriak diseinatuz. Segurtasun eta desinfekzio plana prestatzeaz gain, Bakioko Udalak udako zerbitzuak egokitzen dihardu, aurten arreta berezia jarriz eta aurreikusita udaro gure herriak bizi ohi duen biztanleriaren igoerak birusaren hedapenean eragina izan dezakeela.

Herritarrak babestea da Udalaren helburu nagusiena momentu honetan; horregatik, herriko pachwork taldeak eta herriko beste emakume batzuek egingo dituzten telazko maskarilla berrerabilgarriak banatuko ditu bakiotarren artean. Horiekin batera, maskarilla nola erabili eta zelan garbitu behar den azaltzeko argibideak prestatuko dira segurtasun neurriak modu egokian bete ahal izateko.

Maskarilla eskatzeko 94 6194 001 telefonora deitu (goizez 07:30 - 14:30, arratsaldez 16:30 - 20:30) edo bete inprimaki hau.