Albisteak

 

Bakiok ia km bateko hedadura duen hondartza dauka. Espazio publiko aberatsa, ume, heldu, gazte zein nagusiek urte osoan zehar disfrutatzeko eta kirola egiteko erabiltzen dutena. Bakiotar asko itsasoa ikusi gabe eta hondartzaz disfrutatu ezinik hilabete eta erdi egon ostean, Bakioko Udalak,  segurtasunez eta herritarren osasuna indartzeko asmoz zabaldu egingo du herriko hondartza. Estatuko Gobernuak aste honetan zehar komunikatu ditu irekiera honen nondik norakoak.

Zabaltzeko baldintza desberdinak definitu dira herriko surf taldearen iritzi eta proposamenak aztertu ostean:

  • Txakurrak paseatu ahal izango dira ekainaren 1a arte herriko ordenantzak baimentzen duen terminoetan.
  • Umeek espazio hau disfrutatu ahal izango dute.
  • Kirola egitea baimenduko da. Estatuko dekretua kaleratzen denean eta honek adierazten dituen terminoetan.

Umeen kasuan izan ezik, ez da baimenduko geldirik egotea eta denpora pasa egotea . Hondartza paseatzeko edo kirola egiteko zabalduko da. ( Kontutan izan kirola egiteko baimena Estatuko Gobernuak eman arte ez dela martxan ipiniko).
Askadako sarrera itxita egongo da eta gomendatzen da auzo bakoitzeko herritarrak hondartzara sarrera desberdinetatik sartzea, horrela herritarren pilaketak ekidin eta aurreko astean definitu ziren kriterioak errespetatzeko.

Aurrekoan komunikatu zen moduan, Bakiok duen hedadura ikusita Udalak gomendatzen du egunero leku bera erabili beharrean herritar bakoitzak bere auzoa bizitzea eta disfrutatzea. Beraz, hondartzara aldiro baino ez joatea gomendatzen da.
 
Gogorarazi nahi dugu birusa hedatzea saihesteko garrantzitsua dela hondartzan instalatutako elementuak ez erabiltzea; gogoratu eremu hori ezin izango dela erabili jarduera kolektiboetarako eta/edo baimenduta ez dauden bestelako jarduerak egiteko. Distantziak eta arauak mantentzea ezinbestekoa da gu zaintzeko.