Albisteak

 

Maiatzaren 11tik aurrera, astelehena, I. fasea izeneko deseskalada aro berri batean sartuko gara, gure egunerokotasunera aldaketa batzuk ekarriko dituena. Bakioko Udalak lanean jarraitzen du Osasun Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako araudi orokorra gure lurraldean aplikatzeko. Honela laburbiltzen da araudi hori Bakioko erralitateari dagokionez:

Mugikortasuna: Bakiotik kanpora joan ahal izango da herrian merkaturatzen ez den produkturen bat erostera. Gainera, garraio publikoan ezinbestekoa izango da maskara erabiltzea.

Txikizkako merkataritza eta zerbitzuak emateko jarduerak: lokalen eta merkataritza-establezimenduen irekiera orokortua baimentzen da, % 30eko edukiera mugatua aplikatuz eta bezeroen artean gutxienez 2 metroko distantzia bermatuz; ostegunetako merkatua ere berrabiarazi ahal izango da, segurtasun-neurriak aplikatuz (distantzia, eskularruak, maskarak…) eta horretarako azalera handituz, beharrezkoa izanez gero.

Ostalaritza, jatetxeak eta kafetegiak: terrazak irekitzea baimentzen da, horien edukiera % 50era mugatuz edo horietarako espazioa zabalduz, udalaren oniritzia jaso ondoren, betiere bezeroen arteko distantziak mantentzeko helburuarekin; baina lokalen barruan ezin da kontsumitu.

Hotel eta ostatu turistikoak: eremu komunak erabili gabe soilik ireki daitezke, eta murriztapenak izan ditzakete, besteak beste jatetxe zerbitzuetan, eta desinfektatzeko eta osasun- eta higiene-arauak indartzeko betebeharraz.

Kirol ez-profesionala: aire zabaleko eta kontakturik gabeko kirol-jarduerak egiten jarraituko dugu (bizikletan ibiltzea, korrika egitea, patinatzea, surfa, etab.), baldin eta banaka egiten bada; eta batez ere bizi garen ingurutik egingo ditugu ibilaldiak, txangoak eta irteerak.

Udal-instalazioak: udal-bulegoak, kultur etxea, liburutegia, turismo-bulegoa eta kiroldegia itxita egongo dira, baina zerbitzu ez-presentziala ematen jarraituko dute orain arteko moduan, bai posta elektronikoz, bai telefonoz.

Gune ludikoak: hondartza zabalik dago (Askadako sarrera itxita) eta frontoiak, skatepark-ak eta haurrentzako jolas-guneek itxita jarraituko dute.

Erlijio-lekuak: erabil daitezke edukiera 1/3era mugatuz.

  • Baimendutako edozein jarduera segurtasun-, autobabes- eta distantzia mantentzeko baldintzetan garatu beharko da.
  • Komenigarria eta gomendagarria da etxetik kanpo maskarillak erabiltzea, pertsonen arteko distantzia bermatu ezin denean. Ez badaukazu, eskatu udaletxean.
  • Lokal eta gainerako establezimendu guztiak eta horien ekipamendua aldiro desinfektatu eta higienizatu beharko dira.

Hau guztia betetzea eta betearaztea guztion ardura da.

Bakio bizitza da. Jagon elkar!!!