Albisteak

 

Azken urteotan bezala, udarako TAOko beharginen kontratazioa Bakioko Udalak azpikontratatzen duen enpresaren kontura izango da.

Gauzak horrela, Bakioko Udalak aukeraketan parte hartzeko interesa duten herritar guztiei deitu nahi die curriculum vitae udaletxean aurkez dezaten, maiatzaren 22ra arte, barikua. Aurton COVID-19ak sortutako kinka larriaren ondorioz, curriculuma e-mailaz baizik ezingo da aurkeztu helbide honetan:

udala@bakio.org

Udalari hautaketa prozesua ez dagokion arren, garrantzitsua da interesdun guztiek prozesuaren berri izatea, aukeraketari ahalik eta gardentasunik handiena emateko.