Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Bakioko Udalak antolatutako argazki lehiaketako irudirik onena zein den erabakitzeko bozketa hasi da dagoeneko.

Maiatzaren 15etik 25era bitartean izango duzue herri bozketa honetan parte hartzeko aukera; parte hartu nahi duzuenok bi argazkirik gustukoenen berri ematen duen e-maila bidali beharko duzue bakiokultur@bakio.org helbide elektronikora, betiere lehiaketaren oinarriek ezarritakorekin bat etorriz eta haren baldintza guztiak onartuz.

Irabazleen izenak ekainaren 2an jakinaraziko dira webgune honetan.

Gogorarazi nahi dizuegu ondoren aurkezten diren argazkiak ezin direla ez erreproduzitu ez kopiatu, eta argazki irabazleak erreproduzitzeko eta zabaltzeko eskubidea Bakioko Udalaren esku baizik ez dela geratuko.

Aukeratu! Datorren maiatzaren 25era arteko epea duzue.

Animatu eta hartu parte!

Kartela (PDF 254KB)