Albisteak

 

Bizkaiko Garbiguneen zuzendaritzak Bakioko Udalari jakinarazi dionez, COVID-19aren krisiaren deskonfinamentua dela-eta, maiatzaren 18an, astelehena, zabalduko dituzte martxoaren 17tik itxita egon diren Garbiguneak.

Beraz, erabiltzaile partikularrek ere erabili ahal izango dituzte instalazioak.

Hasiera batean, Garbiguneak asteko ohiko ordutegian irekiko dira, astelehenetik barikura; hala ere, espero dute laster iragartzea neurri hori asteburuetara ere luzatuko dela.

Era berean, barkamena eskatu dute instalazioak ixtean sorrarazi ahal izan dituzten eragozpenengatik.