Albisteak

 

Bakioko Udalak administrarien poltsa bat sortzeko hautaketa oinarriak onartu ditu.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak

  • Espainiako nazionalitatea izatea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 57. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.
  • 16 urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.
  • Batxilergoko titulu ofiziala edo titulu teknikoa izatea.
  • Euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatuta izatea.

Agiri bidezko egiaztapena baino ez da onartuko. Hautaketa-prozeduran ez da euskararen ezagutza egiaztatzeko probarik egingo.

Ez da beharrezkoa izango Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan (ETZEB) jasota dauden datuak egiaztatzea, baldin eta baimena ematen bada Bakioko Udalak erregistro horretan datu horiek kontsultatzeko.

Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan jasota ez dauden titulazioak egiaztatu egin beharko dira eta eskabidean aurkeztu.

  • Gaitasuna: zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Gaitasun psikofisiko zehatza eta gaitasunaren edo desgaitasunaren bateragarritasuna izan beharko ditu, lan-poltsaren konfigurazioaren xede den lanpostuari dagozkion eginkizunak eta zereginak normaltasunez betetzeko. Ziurtagiri mediko bidez egiaztatuko da hori.
  • Gaikuntza: diziplina-espediente bidez autonomia-erkidegoetako edozein administrazio publikoren edo konstituzio- edo estatutu-erakunderen zerbitzutik bereizi ez izana, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea funtzionarioen kidego edo eskaletan sartzeko.
  • Administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea; nolanahi ere, kargu publiko bat edo jarduera pribatu bateraezin bat betetzen dutenek aipatutako legezko arauetan aipatzen den aukera-eskubidea baliatu ahal izango dute.

Deialdian parte hartu nahi dutenek eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean bete beharreko baldintza guztiak bete beharko dituzte. Halaber, horiek guztiak eduki beharko dira hautaketa-prozedurak irauten duen bitartean, bitarteko funtzionario izendatzeko unean eta aurrerantzean.

Aurrekoa gorabehera, prozeduraren edozein unetan epaimahaiari jakiten bazaio izangairen batek ez dituela deialdian eskatutako baldintzak betetzen, deialditik kanpo utziko da, interesdunari entzun ondoren.

Hautaketa-prozedura

Izangaiek eskabideak aurkezteko epean behar bezala egiaztatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko dira, honako oinarri hauen arabera, eta ezin izango da beste merezimendurik baloratu. Deialdia argitaratzen den egunera arte hartutakoak baino ez dira baloratuko.

Herri Administrazioan administrari gisa emandako zerbitzuengatik

  • 0,20 puntu hilabete bakoitzeko, gehienez puntu 1.

Administrazioan esperientzia egiaztatzeko: zerbitzuak eman diren administrazioaren ziurtagiriaren bidez eta kontratuaren iraupenaren bidez.

Inola ere ezin izango dira zenbatu eskabideak aurkezteko epearen amaieraren ondoren egindako zerbitzuak.

Zenbaketari dagokionez, prestazioa lanaldi arrunteko erregimenean eman bada, lan egindako urte oso bakoitza 365 egun izango da, eta lan egindako hilabete oso bakoitza 30 egun. Guztira, lan egindako egun naturalen arabera zenbatuko dira hilabete baino gutxiagoko hondarrak. Ondorio horietarako, 30 egun natural hartuko dira hilabetetzat.

Lanaldi partzialeko edo lanaldi-murrizketako dedikazio-aldiak dauden kasuetan, benetan emandako dedikazio-denboraren proportzioan egingo da zenbaketa, betiere indarrean dagoen araudiak horretarako aukera ematen badu. Murrizketa hori norberaren bizitza, familia eta lana bateragarri egiteko neurriak aplikatzearen ondorioz eman bazaio onuradunari, denbora hori lanaldi osokoa balitz bezala zenbatuko zaio.

Informatika: 4 puntu (puntu 1 IT bakoitzeko)

IT Txartela hauek edukitzea:

  • Oinarrizko Microsoft Word-a, edozein bertsio.
  • Oinarrizko Microsoft Access-a, edozein bertsio.
  • Oinarrizko Microsoft Excel-a, edozein bertsio.
  • Microsoft Outlook-a, edozein bertsio.

Datuen babesari buruz egindako ikastaroa: 3 puntu.

Lizentziatura edo gradua, administrazio-funtzioekin lotutakoa (eremu ekonomikoa, fiskala, administratiboa, zuzenbidekoa). Puntu 1 diplomatura baten baliokidea den titulazio baterako, eta 2 puntu lizentziatura baten baliokidea den titulazio baterako.

Lehiaketa-fasean gehienez ere 10 puntu lor daitezke.
 
Eskabideak aurkezteko lekua eta epea:

Dagokion hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideek, izangaiek deialdiaren oinarrietan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute; alkatetzari zuzenduko zaizkio eta posta elektronikoz (udala@bakio.org), telematikoki edo posta ziurtatu bidez aurkeztuko dira, 10 egun balioduneko epean, 2020ko maiatzaren 19tik ekainaren 1era (biak barne).

Oinarriak eta deialdia udalaren webgunean argitaratuko dira: www.bakio.eus webgunean, eta deialdia udaleko iragarki taulan. 

Halaber, hautaketa-prozesuan baloratu beharreko merezimenduak jasoko dira, eta merezimendu horien egiaztagiriak erantsi beharko dira. Merezimenduak zenbatzeko data eskabideak aurkezteko epea amaitzen den eguna izango da.

 Oinarriak (563KB)

 Eskaera eredua (PDF 132KB)