Albisteak

Irudi hau leiho berri batean irekiko da. 

Datorren maiatzaren 21tik ekainaren 8ra bitartean, online zabalduko da Bakioko Haurreskolan izena emateko epea, www.haurreskolak.eus webgunean. Era berean, ekainaren 1etik 8ra bitartean Haurreskolan bertan inskribatzeko aukera ere jarriko da abian.

Bakioko Udalarentzat Haurreskola zerbitzu estrategikoa da herrian hezkuntzaren proiektu integrala ezarri ahal izateko.

Bakioko Haurreskolak lau ikasgela ditu: bi ikasgela urtebetetik beherako umeentzat eta beste bi urtebeteko edo handik gorako umeentzat. Orotara eskaintzen diren plazak 38 dira:

  • 0tik urtebetera (16 plaza)
  • 1etik urte bira bitartekoak (22 plaza)

Zalantzak argitzeko honako hauxe da harremanetarako telefonoa: 94 619 40 79. Era berean, hona hemen posta elektronikoaren helbidea: bakio.bakio@haurreskolak.eus.

 Kartela (JPG 837KB)