Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Musika Eskolak datorren ikasturterako inskripzio epea zabaldu du. Hona hemen izena noiz eta zelan eman:

  • Maiatzaren 18tik ekainaren 5era: orain arteko ikasleak. Kultur Etxean baieztatu beharko dute jarraituko dutela, horretarako fitxa betez; e-mailez bidali beharko da. Epe honetan horrela egiten ez dutenek ez dute lehentasunik izango hurrengo ikasturtean.
  • Ekainaren 6etik 21era: bigarren mailako lehentasuna izango dute ordutegia adosteko momentuan. Izena-ematearekin batera 50€ko fidantza kobratuko da.
  • Irailaren 1etik 19ra: hirugarren mailako lehentasuna izango dute ordutegiak adosteko momentuan. izen-ematearekin batera 50€ko fidantza kobratuko da.
  • Abenduaren 1etik 11ra: epe honetan izena emandakoak zuzenean itxaron zerrendan sartuko dira eta urtarrilean hasteko aukera izango dute lekua edukiz gero.

Argibide gehiago: 94 619 33 69 Kultur Etxea.

Kartela (PDF 288KB)