Albisteak

 

Etxeko ordenagailuaren aurrean hainbat ordutan lan egitea ofizio gogorra da, baita etxean konfinatuta egotea ere. Maiatzaren 2tik ibilaldiak eta kirola egitera irten gaitezke kontakturik gabe; jarduera fisikoa nola aktibatu edo hari nola berrekin jakiteko aholkularitza jaso nahi baduzu, Orientazio Zerbitzuarekin jar zaitezke harremanetan posta elektroniko bidez: soafbakio@gmail.com

Jakin badakigu, denborarekin, denak hobera egingo duena; ziur gaude.

Horretarako, zuen ohiko jarduerari ekintza fisikoa gehitzea proposatzen dizuegu; izan ere, sedentarismoa oso tentagarria da bizi dugun egoera honetan, eta errutina problematiko bihur daiteke.

Ez utzi hori gerta dadin!

Jakin badakigu, halaber, egun hauetan jarduera fisikorik ez egitearen arrazoietako bat Interneteko sareetan informazio gehiegi eta Youtubeko web edo kanal gehiegi egotea dena. Horrek zalantzak sorrarazten dizkigu etxean zein jarduera edo ariketa egin aukeratzeko orduan, modalitate batekoa zein bestekoa izan.

Horretarako, konfinamendu-etapa honetan webgune bat prestatu dugu, eta bertan honako hauek aurkituko dituzu: zuzeneko saioak, saio diferituak, erronkak, kiroldegiko errutinak...

https://emtesportaktiba.wixsite.com/kiroltxokoa

Jarraian, jarduerara itzultzeko ibilbide errazak proposatzen dizkizuegu: https://view.genial.ly/5ead2cb932376f0d7de407ae

Eta gogoratu, bariku eta zapatuko ludoteka digitala dagoela 6-12 urte bitarteko umeentzat. https://argibideinnovacion.wixsite.com/bakiokoludoteka

#BakioMugi #EginKirola #Beactive #HazDeportePracticaSalud

Agur bero bat, Bakioko Kiroldegia

Streaming saioak Instagram maiatzaren 4tik 8ra (PDF 104KB)

Zuzeneko saioak maiatzaren 4tik 10era (PDF 712KB)