Albisteak

 

Maiatzaren 28an, eguena, arratsaldeko 7etan, osoko bilkura izango da udalbatzaren aretoan, eta horren berri eman gura diegu herritar guztiei. Alarma-egoeraren ondorioz, herritarrek bilkura streaming bitartez ikusi ahalko dute webgune honetako “Jarraitu bilkura zuzenean” bannerraren bidez. Aztergaiak honakoa izango dira:

Aztergaiak:

  1. COVID-19k sortutako osasun larrialdi egoerak behartuta egindako lanen barri eman.
  2. 2020ko otsailaren 27an egindako ohiko bilkuraren akta onetsi, hala behar balitz.
  3. Alkatetzaren dekretuen berri eman eta 114/2020 dekretua berronetsi.
  4. Udalbatzak 2020-02-27an Udaleko Lanpostuen zerrendaren aldaketa onartzeko hartutako erabakia bertan behera utzi, betiere ELAk sindikatuak eta EAJ-PNV talde politikoak aurkeztu duten errekurtsoaren harira idatzitako txosten juridikoan oinarrituta.
  5. Erabakia hartu Udaleko lanpostuen zerrenda aldatzeko, 6 plaza barri sortzeko (bost funtzionario eta lan-kontratuko langile finko bat).
  6. Lanpostuen zerrendan aguazil lanpostuaren ezaugarriak aldatzeko (udaltzain zerbitzuko agentea bihurtzeko) erabakia hartu.
  7. Estepona ibaia uholdeetatik babesteko eta ingurumena hobetzeko obrak egin ahal izateko, betiere Bakea eta Solozarre eremuetan ijezketa-lautadak sortzearen bidez, Euskal Herriko Itsasertz Mugarteari itsaso eta lehorrekoaren arteko jabari publikoa okupatzeko kontzesioa eskatzea.
  8. Obra hauei buruzko kontratazio espedientea onartu: Estepona ibaiaren uholdeetatik babesteko eta ingurumena hobetzeko obrak egitea, Bakea eta Solozarre eremuetan ijezketa-lautadak sortuz. Espediente barruan preskripzio teknikoen eta administrazio klausulen oinarriak azaltzen dira.
  9. 2020.02.27an 2020ko aurrekontua onartu zenez gero, bertan jaso diren akatsak zuzentzeko txostena onartu.
  10. 2020ko ekitaldiari dagokion udal aurrekontuaren betearazpen egoeraren barri eman, martxoaren 31ra artekoari dagokionez.
  11. 2020ko lehenengo hiruhilekoari dagozkion batez besteko ordainketa epearen eta 38. berankortasun txostenaren barri eman.
  12. 2020 aurrekontuaren (2019. Udal aurrekontuaren luzapena) 4. aldarazpena onartu.
  13. Bakioko enpresa txiki eta ertainei eta Autonomoei laguntzak ematea erabaki.
  14. Gaztelugatxeko (Urizarreta) zerbitzuak kudeatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bakioko Udalaren artean sinatutako hitzarmenaren luzapena onetsi. Izan ere, hitzarmen hori Bakioko Udalbatzak 2020.05.23an onartu zuen.
  15. Jasangarritasun-txostenaren berri ematea, gastuaren araua ez betetzeagatik.
  16. Eskaerak eta galderak.