Albisteak

PDF dokumentu hau orrialde berrian irekiko da 

Bakioko Udalak 2020ko ekainaren 20tik irailaren 13ra arte TAO zerbitzua ezarriko du, ibilgailuen aparkalekua egituratzeko eta antolatzeko asmoz; izan ere, uda sasoian bisitari asko hurreratzen dira gure udalerrira.

Tarifak

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

  • 30’ra arte (Ordu erdi): 0,30 euro
  • 60’ra arte (Ordubete): 0,70 euro
  • 90’ra arte (Ordu eta erdi): 1,40 euro
  • 120’ra arte (Ordu bi): 2,00 euro
  • 150’ra arte (Ordu bi eta erdi): 2,80 euro
  • 180’ra arte (Hiru ordu): 3,60 euro
  • 210’ra arte (Hiru ordu eta erdi): 4,20 euro
  • 240’ra arte (Lau ordu): 4,60 euro

Egun osoa:

  • Astelehenetik barikura: 5,00 euro.
  • Zapatu, domeka eta jaiegunetan: 6,00 euro.

Salaketa kentzea: 10,00 euro (Salaketa ipintzen denetik hurrengo eguneko 20:00etara arte).

Ordutegia

TAO zerbitzua arautuko duen ordutegia ondokoa izango da:

Ekainean (20-21 eta 27-28) eta irailean (5-6 eta 12-13):

  • Asteburuetan, 10:00etatik 20:00etara.

Uztailean eta abuztuan:

  • Astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 20:00etara.
  • Zapatu, domeka eta jaiegunetan, 10:00etatik 20:00etara.

Egoiliarraren txartela eskuratzeko

Egoiliarraren txartela eskuratzeko egiaztatu behar izango da zirkulazio zerga ordainduta dagoela txartela ematen den egunean edo egiaztatu behar izango da ibilgailua Bakiora eskualdatu dela zerga hori ordaintzeko helburuz.

Uda osorako tarifak

Udalak gogorarazi gura du hileko eta aldi baterako tarifak iazko berberak izango direla:

  • Zirkulazio zerga Bakion ordaintzen duten egoiliarrak: 7,5 euro (3 hilabete).
  • Egoiliarrak, baina zirkulazio zerga barik: 20 euro (3 hilabete).
  • Ohiko beharragatik aparkaleku plaza behar duten pertsonak: 20 euro (3 hilabete).
  • Bisitariak eta turistak: TAOk egun bakoitzerako ezarritako tarifak.

Aldi batez doan aparkatzeko gunea (Gune gorria)

Iazko moduan, merkataritza inguruan aldi batez doan aparkatzeko gune bat eratu da, Sabino Arana etorbideko 1.eko eraikinaren hegoaldetik San Pelaioko Bide Nagusiaren 17-19ko eraikinaren hegoalderaino.

Doan aparkatzeko gehieneko epea: 20 minutu. Tarifa: 0 €, TAOren makinak eman beharreko txartela ipiniz.

Epe hori amaituta, gutxienez ordu 2 igaro beharko dira, eremu horretan berriro ere doan aparkatu ahal izateko.

Kasu guzti-guztietan (egoiliarrak eta bisitariak) beharrezko ticketa ipini beharko da.

Egoiliarren figura sortzea (eremu laranja)

Egoiliarren figura sortu da. Zenbait eremu, besteak beste hondartzatik hurbilen daudenak, bakar-bakarrik erabiliko dira egoiliar txartela duten pertsonek aparkatzeko aukera izan dezaten.

TAO eremua beste eremu berri batzuetara zabaltzea

2019an TAO beste toki batzuetara zabaltdu zan, hala nola Bizkarganera, Albobidera, Goienkalera, Uribe kalera…

Non jaso behar dira txartelak

Txartelak egiteko lekua Txakolingunea izango da; Txakolingunea frontoiaren ondoko eraikinean dago eta txartelak egiteko epea ekainaren 1ean hasiko da (astelehena).

TAO txartela ordaintzeko modua

Banku-txartelaren bidez (Ez da onartzen eskudirutan ordaintzea). Informazio osoa (PDF 96KB)

Jendaurreko ordutegia ondokoa izango da:

EKAINA

  • Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00.
  • Larunbatetan: 10:00-15:00.

UZTAILA

  • Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00.
  • Larunbatetan: 10:00-15:00.

ABUZTUA
Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00.

Telefonoa, WhatsAppa eta harremanetarako emaila

Eman beharreko agiriak

Txartela eskuratzeko interesa dutenek honako agiri hauek aurkeztu behar izango dituzte:

  • Zirkulazio zerga Bakion ordaintzen duten egoiliarrak: Ibilgailuaren zirkulazio baimena (txartel kopurua ez da mugatzen).
  • Egoiliarrak, baina zirkulazio zerga barik: Jabetza egiaztatzen duen eskritura edo agiria eta ibilgailuaren zirkulazio baimena (Gehienez, txartel 2 etxebizitza bakoitzeko).
  • Egoiliarrak, errenta modalitatean, baina zirkulazio zerga barik: (uda osoan): Kontratua eta ibilgailuaren zirkulazio baimena (Gehienez, txartel 2 etxebizitza bakoitzeko).
  • Ohiko beharragatik aparkaleku plaza behar duten pertsonak: Enpresaren egiaztagiria edo lan kontratua eta ibilgailuaren zirkulazio baimena (gehienez, txartel 1 behargin bakoitzeko).

Isunak ezeztatzeko sistema berria

Aurten, APParen bidez ere ezeztatu ahalko dira isunak.

Aplikazioa ARINPARK da eta AppleStore edo PlayStoretik deskarga daiteke. QRak makinetan egongo dira.

Gainera, jarraian aipatzen diren tokietan makinak jarri dira, eta horietan isunak ere modu errazean ezeztatu ahal izango dira.

104 AGIRRE LEHENDAKARIA PLAZA
106 URZABAL KALEA - IRUBIDEKO APARKALEKUA
108 GOIENKALE 41-43
110 GOIENKALE 11
112 SAN PELAIOKO BIDE NAGUSIA / GOIENKALE
116 ITURRIONDO / URIBARRIKO BIDEA
120 BENTAKO APARKALEKUA II
121 BENTAKO APARKALEKUA III
124 SAN PELAIOKO BIDE NAGUSIA / OFICINA INFORMACION
127 AREAGAKO APARKALEKUA

Kartela (PDF 239KB)

Bakioko herri bide jakin batzuetan ibilgailuen estazionamendua mugatzeko eta antolatzeko kontrolerako herri zerbitzua arautzen dauan ordenantzea (PDF 170KB)