Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Udalak herritarrei eta bisitariei jakinarazi nahi die erakunde publikoak erabakiak hartzen ari direla pandemia berriro ager ez dadin eta herritar kalteberak babestuta egon daitezen. Gogorarazi nahi dugu pandemia honek 1.500 pertsona baino gehiago hil dituela Euskadin, eta, beraz, erne jarraitu behar dugula gaixotasunari aurre egiteko orduan.

Hondartza inguruan egunez egun ikusten ari garen irudiek kezkatzen gaituzte, Bakio herri txikia izanik, ez baitugu inguru horretan gertatzen ari diren pilaketei erantzuteko baliabide nahikorik. Hareatzak eta itsasoan sortzen ari diren arrisku egoerek kezkatzen gaituzte. Herriko Surf Elkarteak ere ohar bat helarazi digu, honela dioena:

“BAKIO SURF TALDEAK, Bakioko surflarien taldeak, jakinarazi nahi du, hareatzaren egungo egoeraren ondorioz, hondartza osoak korronte indartsu eta arriskutsuak dituela (bereziki itsasbehera denean). Sorospen-zerbitzua ez da erabilgarri egongo ekainaren 15era arte; beraz, arreta handiz ibiltzeko gomendatu nahi dugu eta, olatu gutxi egon arren, uretan ez sartzeko”.

Egoera hau ikusita, herritarrei eskatu nahi diegu arduraz eta zuhurtziaz jokatzeko eta segurtasun distantziak betetzeko, birusaren hedapena saiheste aldera. Izan ere, arriskuak bere horretan jarraitzen badu, erabaki zorrotzak hartzera eta hondartza ixtera behartuta egongo gara.

Oharra (PDF 389KB)