Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Bakioko BST Surf Elkarteak eta herriko gazteek ingurumenarekiko konpromiso sendoa dutela erakutsi dute hainbat alditan eta kanpainatan. Askotan frogatu digute itsasoa eta ingurune naturala maite dituztela eta begirune handia diotela haien aisialdiaren zati garrantzitsua betetzeko aukera ematen dien inguruneari.

Iritzi horrekin bat etorriz, pasa den asteburuan sastar eta hondakinak garbitzeko jardunaldia antolatu zuten hondartzan, gure hareatza hondakinez beteta aurkitu ondoren. Mota guztietako zaborrak zeuden: maskarak, latak, plastikoak, sokak, zigarrokinak eta beste zabor mota batzuk. Onartezina! Hondartzara joaten garen bakoitzean, argi izan beharko genuke gure sastarrak bildu behar ditugula eta ez dela ingurune naturala lohitu edo kutsatu behar.

Garbiketa-jardunaldiaren bideoa erantsi dugu, ingurunea zaintzea, errespetatzea eta garbitzea guztion zeregina dela gogorarazteko: https://youtu.be/hIGBwd3xbM4

Bakio bizitza da! Jagon zeure burua, jagon zeure ingurua!