Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Hondartzako denboraldia eta uda iritsita, Bakioko Udalak espazio publikoa dimentsionatu eta oinezkoentzako guneak handitu eta ordenatuko ditu, modu horretan segurtasun-distantziak mantentzen laguntzeko eta birusaren hedapena saihesteko.

Asteon honako lan hauei ekingo zaie:

  • Aparkalekuak kenduko dira zenbait gunetan: Basigoko Bide Nagusian eta San Pelaioko Bide Nagusian dauden aparkaleku batzuk, espaloiak estutzen dituztenak eta, ondorioz, pertsonen joan-etorria zailtzen dutenak; eta Moila Puntan eta Benta plazako alboko kaleetan. Hala, eremu horietan bizi diren pertsonak bakarrik igaro ahalko dira bertatik beren lursail pribatuetara sartzeko; zamalanak ere baimenduko dira.
  • Moila Puntako aparkalekuak mantendu egingo dira, eta eremu horretako bizilagunek lehentasunez erabili ahal izango dituzte.
  • Hondartza-denboraldiari begira, itsas pasealekuan hondartzarako sarrerak eta irteerak markatuko dira, eta norabidea lurrean gezien bidez margotuko da, ibilaldiak modu ordenatuagoan egin daitezen.
  • Seinaleak jarriko dira oinezkoentzako gune guztietan eskuinetik zirkulatzea komeni dela gomendatzeko.

Neurri horiek ezarri dira Bakioko Udalak segurtasun-distantziak betetzen direla bermatzeko eta COVID19ren hedapena saihesteko aurrera eraman behar dituen jarduketen barruan.

Neurriak (PDF 417KB)