Albisteak

 

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak jakinarazi nahi du Betirako programa abian jarri duela, Gobernuak COVID-19ren ondorioz sortutako edo larriagotutako arrisku-, bazterketa- edota pobrezia-egoeretarako gaitu duen Inor Atzean Utzi Gabe izeneko funtsaren barruan.

Betirako doako laguntza eta arreta psikologikoko programa bat da, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz maite duten pertsona baten galera jasan dutenei zuzendua.

Betirako programara 900 908 744 doako telefonoaren eta www.betirako.org webgunearen bidez sar daiteke.

Eusko Jaurlaritzaren esanetan, zerbitzu hau lagungarria dateke pertsona askok egoera berezi horietan jasan duten eta jasaten ari diren minaren zati bat arintzeko.