Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Udalak eta Udal Kiroldegia kudeatzen duen enpresa esleipendunak (UTE Emtesport-Argibide) hilabeteak daramatzate instalazioen hurrengo irekiera prestatzen, kirol-zerbitzuak pixkanaka eta segurtasunez martxan jartzeko asmoz. Horretarako, osasun-eta gobernu-erakundeek ezarritako jarraibideak betez, hainbat egokitzapen egin dira instalazioetan: espazioen berregituraketa eta hobekuntza, seinaleak, eskaintzen diren kirol-jardueretarako araudi espezifikoak, higiene- eta osasun-neurriak...

Hauek izango dira irekitzeko baldintzak eta zerbitzuak:

  • Edukiera mugatua izango da, eta aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da.
  • Abonatuek lehentasuna izango dute erreserbak egiteko orduan.
  • Ekainaren 8tik 14ra: gimnasioa, zuzendutako jarduerak eta frontoiaren irekiera. Ez da aldagelarik erabiliko.
  • Ekainaren 15ean: igerilekuaren irekiera. Igerilekura sartzeko ere hitzordua eskatu beharko da.

Espero dugu Kiroldegiko kirol-jarduerara itzultzeak aukera emango digula berriro ere gozatzeko, gure osasuna zaintzen jarraitzeko eta elkar topatzeko. Baina horretarako oso garrantzitsua da pazientzia eta lasaitasuna izatea, guztiok egoera berriari aurre egin behar baitiogu eta denbora behar baitugu apurka-apurka egokitzen joateko.

Informazio gehiago: bakiokokiroldegia@gmail.com / 94 6193 231

Iragarkia (PDF 429KB)