Albisteak

 

Bakioko Udalak 80.000 euro bideratuko ditu herriko enpresa eta autonomoei zuzeneko laguntzak emateko. Udal bozeramaileek azaldu dutenez, helburua da "jarduera ekonomikoa babestu, sustatu eta bultzatzea, laguntza ekonomikoen bidez, COVID-19ren eragin ekonomikoa arintzeko".

Beraz, Bakioko saltoki txikiek, ostalaritzak eta enpresek 1.400 euro jaso ahal izango dituzte gehienez laguntza zuzenetan.

Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 1era arte egongo da zabalik.

Alarma-egoera dela eta, garrantzitsua da gogoratzea eskabideak telematikoki edo posta elektronikoz egin behar direla (Udalari eskatu beharko zaio posta hartu izanaren adierazpena), honako helbide honetara: udala@bakio.org.

Oinarriak (PDF 306KB) eta eskabide-eredu bat (PDF 534KB) ere erantsi dira, interesdun guztiek laguntzak eskuratzeko baldintzen berri izan dezaten.