Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Aurten uztailaren 6tik abuztuaren 14ra arte etxeko gaztetxoenek, 2009-2015 urteen artean jaiotakoek, elkarrekin udaz gozatzeko aukera izango dute Bakioko udal kiroldegian.

Astebeteko txandak izango dira, goizeko 09:00etatik 14:00etara eta bertan hainbat ekintza egin ahal izango dituzte espazio zabalean zein itxian, betiere indarreko segurtasun-neurriei eutsiz.

Izena emateko epeak honako hauek izango dira:

  • Erroldatuak: ekainaren 15etik 21era.
  • Erroldatu gabeak: ekainaren 22tik 26ra.

Asteko eta haur bakoitzeko prezioa 70 eurokoa izango da. (Deskontuak aplikatuko dira, aste kopuruaren eta anai-arreben inskripzioaren arabera). Goizeko zaintza zerbitzuak astean 10 euroko gastu gehigarria izango du.

Izen-emateak online baino ez dira izango, esteka honen bidez: https://forms.gle/RKMHGdsf2yy79L5T9

Ordainketa ekainaren 27tik aurrera egingo da.

Informazio gehiago Udal Kiroldegian: 94 6193231.

Kartela (PDF 9,49MB)