Albisteak

 

Datorren ekainaren 15etik aurrera Bakioko kiroldegiak igerilekua zabalduko du; derrigorrezkoa izango da aurretik hitzordua eskatzea. Bazkideek 48 ordu lehenago eskatu dezakete ez-bazkideek ostera, 24 ordu arinago, bai telefonoz edo kiroldegiko harreratik bertatik.

Gehienez ordubete erreserbatuko da.

Aldagela igarobidea izan behar da, arropa aldatzeko gunea. Igerilekuko dutxa erabili.

Kontuan hartzekoak:

  • 2 m-ko segurtasun-distantzia fisikoa nahitaez igerilekuaren kanpoaldean.
  • Nahitaezko urpekaritza-betaurrekoak.
  • Guztiz debekatuta dago kaleko oinetakoekin sartzea. Txankletak bakarrik.
  • Derrigorrezkoa da eskuoihala ekartzea.

Informazio gehiago Udal Kiroldegian: 94 619 32 31.

Araudia (PDF 255KB)