Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Erabiltzaile agurgarria:

Dakizuenez, ekainaren 8az geroztik, instalazioa zabalik dugu berriro, eta, aldi berri honetan zailtasunak izan arren, normaltasunera itzultzea lortzen ari gara, zuen harrera bikainari esker.

Aurreko jakinarazpenetan adierazi dugun bezala, idazten dizuegu, itxiera-aldiko itzulketak eta amortizazioak nola egingo diren informatzeko.

1. Jarraitu nahi ez duten pertsonek (hiruhileko abonuak,) ekainaren 20a baino lehen gure harreran, eta aurrez aurre egin beharko dute.

  • Datuak hartuko zaizkio, itxita izan genuen martxoko zatiko (martxoaren 14tik 31ra) konturako ordainketa egiteko.

2. Igeriketa-ikastaroei eta zuzendutako jarduerei dagokienez, zati proportzionalaren deskontua egingo da martxoaren 14tik, eta zati hori zuzenean deskontatuko da ekaineko ikastaroetan edo 2020ko urriko hurrengo ikastaro-kuotan.

  • Hurrengo ikasturtean edo datorren urtean jarraitu ezean, harreran bertan jakinarazi beharko litzateke baja, eta datuak hartu itzulketa horren konturako ordainketa egiteko.

3. Urteko ordainketei dagokienez, instalazioaren itxieraren zati proportzionalaren deskontua egingo da 2021eko urteko kuotan.

  • Hurrengo urtean jarraitu ezean, harreran bertan jakinarazi beharko litzateke baja, eta datuak hartu itzulketa horren konturako ordainketa egiteko.

Zalantzarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan (94 619 32 31).

Bakioko Kiroldegia

Gutuna (PDF 137KB)