Albisteak

 

Covid-19k eragindako pandemiaren ondorioz, Kultur Etxeak atzeratu behar izan zuen Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte eszenikoen jaialdia, “Zinegoak” izenekoa, hain zuzen ere.

Dena dela, behin alarma egoera gainditu eta une honetan kultur aretoak berriro ere erabiltzeko protokoloa ezarrita, Kultur Etxeak erabaki du zine jaialdi honen zati bat hurbiltzea herritarrei ekainaren 29an, astelehena. Arratsaldeko 19:00etan hasita, zenbait laburmetrai izango dira ikusgai Kultur Etxeko bideogelan.

Tokia mugatuta egongo denez gero, lekuak aldez aurretik erreserbatu beharko dira telefonoz: 94 619 33 69.

Kartela (PDF 237KB)

Egitaraua (PDF 552KB)