Albisteak

 

Hemen da Bakioko VI. MTB Martxa, datorren uztailaren 26an egingo dena. Aurten ere ez genuen aukera galdu nahi eta ekitaldirik gabe geratu, baina koronabirusak gauzak zail samar jarri dizkigu eta horiei aurre egiteko, urteroko kirol jarduera solidario hau modu birtualean antolatu dugu.

Oso ekitaldi berezia izango da, Bakioko Turismo Bulegotik eskainiko duguna (Txakolingunearen eraikinean dagoen ohiko kolaboratzailea). Bildutako diru guztia “Olaiaren Munduan” elkartera bideratuko da.

Olaia 4 urte eta erdiko Bakioko neskato bat da, gaixotasun arraro bat duena. Mugitzeko zailtasunak ditu, eta etengabeko arreta behar du, baina, ausarta eta adoretsua denez, urtetik urtera gaindituz doa. Herrian ikusiko zenuten gero eta askeago.

Berriro ere bi modalitatetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Beste urte batzuetako ohiko babesletzaren bidez edo parte-hartzaile bakoitzaren izen-emate kuotaren bidez. Hona hemen kontu korrontea: ES18 2100 4952 1421 0018 1140.

Gainera, Zoom aplikazioaren bidez ekitaldi birtual honetara joateko aukera izango duzue. Ibilaldiaren bideo bat egingo dugu, ekarpena emandako negozioak aipatzeko.

Ez izan zalantzarik: elkarlanean aritu eta berriro parte hartu. Inoiz baino gehiago behar zaituztegu. Kirolaren eta elkartasunaren aldeko batasun garaia da.

Uztailaren 5a baino lehen baieztatu behar da, mesedez, Turismo bulegoan. Telefonoa: 94 619 33 95. E-maila: turismo@bakio.org.

Informazio gehiago: www.bakiokobttmartxa.art

Ekitaldiaren bideoa: https://youtu.be/tCzZjwhjVCQ

Kartela (PDF 624KB)

Eskerrik asko guztioi. Zuen zain gaude!