Albisteak

 

2020ko uztailean eta abuztuan, etxeko tresnak biltzeko zerbitzuak hilean bi aldiz jardungo du lanean (hileko bigarren eta azken eguenean).

Beraz, egun horien bezperako arratsaldean atera beharko dira gauzak zaborrontzien ondora:

Bilketak egiteko egunak:

  • Uztailaren 9a
  • Uztailaren 30a
  • Abuztuaren 13a
  • Abuztuaren 27a

Etxeko tresnak ezarritako datetatik kanpo uzten dituzten pertsonei beharrezko zehapena ezarriko zaie.

Urte osoan zehar, uztailean eta abuztuan izan ezik, hilabete bakoitzeko azken eguenean bilduko dira etxeko tresnak.