Albisteak

 

Uztailaren 2an isuri bat atzeman zuten Ondarre errekan. Behin udal-sistemak berrikusi eta isurketa udal-saneamenduko saretik ez datorrela egiaztatu ondoren, URAko teknikariak, osasun-saileko teknikariekin batera, ibaian gorako laginak hartzen hasi dira, isuria nondik datorren detektatzeko eta arazoari konponbide egokia emateko.

Hondartzako erabiltzaileei gogorarazi behar zaie hondartza ondoko Ondarre errekaren bokalea itxita egongo dela arazoa konpondu arte. Beraz, errekaren inguru horretan inor ez bainatzeko eskatzen dizuegu.

Bestalde, gogora ekarri beharra dago itsasoko uraren kalitateari buruz aldizka egiten diren analisiek bikainak izaten jarraitzen dutela.

Udalak arazoaren jarraipena egingo du eta gai horren berri emango du webgunearen bidez.