Albisteak

 

Koronabirusak eragindako osasun-egoera berezia dela eta, Bakioko Udalak, bertan behera utziko du urtero uztail amaieran antolatu ohi duen “Bakio Saltsan” udako azoka.

Hala ere, Bakioko Udala, uda dinamizatzeko ahaleginetan, baloratzen ari da azoka aurrerago egitea, betiere eremu kontrolatuan, jende pilaketak saihestuz eta osasun- eta segurtasun-neurriak behar bezala betez eta betearaziz.

Bakioko Udalak, berriro ere, herritarrek erantzukizunez joka dezatela eta segurtasun-neurriak bete ditzatela eskatu nahi du, pandemia honen hedapena gelditzea denon ardura baita.