Albisteak

Se abrirá en una ventana nueva 

Uda honetan zinemazaleek emanaldi bat izango dute probalekuan. Proiekzioa 21:00etan hasiko da probalekuan.

Uztailak 29an, probalekuan: “Mr. Link, jatorri galdua”

Emanaldira etorri ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da derrigorrean honako esteka honen bidez: https://forms.gle/4d9581DsRaYEPBVq6

Era berean, COVID-19 dela eta, emanaldiari begira honako arauak ezarri dira:

Arauak

  • Jendea eserita egongo da. Batzeko moduko aulkiak jarriko dira, eta Udalak kontratatuko laguntzaileak soilik manipulatuko dituzte.
  • Eserleku edo talde bakoitzaren artean 1,5 x1,5m-ko tartea utziko da distantzia-neurriak gorde beharko dira, unitate bereko pertsonak izan ezik.
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 pertsona inskribatu ahal izango ditu, familiakoak edo lagunak. Gehienez guztira 5 kide izango zarete.
  • Eremura sartzeko, nahitaezkoa izango da maskarak erabiltzea.
  • Sarreran gel hidroalkoholikoa eskura jarriko da, eremura sartu baino lehen eskuak garbitu ahal izateko.
  • Eserlekuak izena emandakoen hurrenkeraren arabera banatuko dira.
  • Ikusleak eremuaren sarrerara iritsitakoan, aldez aurretik egindako zerrendarekin egiaztatuko da haien izen-abizenak, bai eta familiakoen/lagunen kopurua ere.
  • Behin eremura sartu eta bere eserlekuan kokatuta, ikusleek ezin izango dute esparrutik irten ikuskizuna amaitu arte, ezinbesteko kasuetan izan ezik. Barrutia uzten bada, ezin izango da berriro sartu.
  • Ikuskizuna amaitutakoan, eremua mailaz maila hustuko da, irteeratik hurbilen dagoen ilaratik abiatuta (protokoloaren berri emango da megafoniaren bidez, ikuskizunaren hasieran eta amaieran).
  • Komunak ezin izango dira erabili.

Kartela (PDF 286KB)