Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Bakioko Udalak (musika arloko zenbait adituren laguntzaz), Bakioko Abesbatzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak aurten ere Musika Astea antolatu dute. Ekimen honen XXXIV. edizioa dugu dagoeneko. Uztailaren 20tik 22ra bitartean 3 kontzertu izango dira Andra Mari elizan, 20:00etan. Sarrera doakoa izango da.

Nolanahi ere, COVID-19ren pandemiaren ondoriozko osasun-larrialdiko egoera dela eta, edizio honetan emanaldien kopurua murriztu da eta segurtasun-neurri zorrotzak bete beharko dira; beraz, programatutako jardueretan parte hartzeko, honako jarraibide hauek bete beharko dira nahitaez:

Nahitaezkoa da aurrez izena ematea Kultur Etxean edo telefono honetan (94 619 33 69). Izena eman ezean, ezin izango da kontzertura sartu.

Gehienezko edukiera ezarri da; plazak mugatuta daude.

Areto barruan ezarritako segurtasun-tartea mantendu beharko da, eta maskara jantzi.

Programa

Andra Mari Parrokian, 20:00etan:

  • Uztailaren 20an: Ether Ensemble
  • Uztailaren 21an: Musbika Ensemble
  • Uztailaren 22an: Magna Boskotea

Talde bakoitzari buruzko argibide zehatzak (PDF 5,1MB)

Kartela (PDF 1,13MB)