Albisteak

 

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta Euskal Herriko 61 udalerrik (Bakio ere barruan dagoela) “Bertatik Bertara” kanpaina abiarazi dute, “gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” aldarrikatzeko asmoaz. Kanpainan parte hartzen duten udalerrien artean, kostaldekoak eta nahiko turistikoak diren udalerri garrantzitsuak ditugu, besteak beste Bermeo, Ea, Lekeitio, Ondarroa, Getaria, Zarautz, Orio...

Esan bezala, gure herriak, gure bazterrak, gure hizkuntza eta gure produktuak nabarmendu nahi ditu “Bertatik Bertara” kanpainak, baita gure herrietako dendak, bertako elikagaiak, lehen sektorearen garrantzia eta bertoko kultura ere. Azken finean, gure bazterrak hurbiletik ezagutzeko aukera bultzatu nahi da.

Helburu horrekin, kanpainaren lehen euskarriak prestatu ditu UEMAk udarako. Besteak beste, kafetegi zein jatetxeetan otorduren bat egiten duen edonork mahai gainean ikusi ahal izango duen mantela, bai eta horrekin batera ostalaritzan ikusgai jar daitezkeen kartelak, herritarrak eta bisitariak kontzientziatzeko.

Beraz, kanpainaren barruan prestatutako mantelak eta kartelak eskuragarri daude Turismo Bulegoan, ostalarien esku.

Argibide gehiago Turismo Bulegoan: 94 619 33 95 / turismo@bakio.org.