Albisteak

 

Bakiok udan izango dituen osasun-baliabideak ezagutzeko asmoz, Udalak gutun bat bidali zien eskualdeko osasun-arduradunei; bertan, lehen mailako arreta funtsezko ardatz gisa hartzen genuen osasun-egoera zailei aurre egiteko, eta gure kezka azaltzen genuen gure anbulatorioko osasun-langileen egoeraz, laguntza behar baitute udari aurre egin ahal izateko. Udal-zerbitzuekin bezala, uste dugu garrantzitsua dela osasun-zerbitzua indartzea eta Bakiok bizi duen biztanleria-hazkundeari egokitzea.

Udako lan-plana eskatu genien lehen mailako arreta nola indartuko zen jakiteko; izan ere, herritarren eskaerei modu positiboan erantzun ahal izateko, Bakiok beti izan ditu beste udalerri batzuetatik etorritako biztanleei zuzendutako osasun-langileak.

Ekainean, eskualdeko ESIko zuzendariaren erantzuna jaso genuen: erantzun orokorra, inolako informaziorik eta argudiorik eman gabe. Baina osasun-zentroari kontsulta egin ondoren, bertan jakinarazi digute aurten, osasun larrialdiko urte berezi honetan, ez dela Osakidetzako zerbitzua indartzeko langilerik izango.

Udala oso kezkatuta dago egoera horrekin. Horregatik, Bakioko herriari dei egin nahi diogu osasun-zerbitzu indartsua, duina eta bizi dugun egoerara egokitua eska dezan.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.