Albisteak

 

Bakioko Udal Kiroldegiak udaldi honetarako prestatutako jarduera bereziak eskaintzen jarraitzen du: 5-11 urte bitartekoentzako ekintzak, zuzendutako jarduerak arratsaldeetan, 4x3ko bonoak zein saio solteak, udako bono berezia, ibilaldi osasungarriak barikuetan…

Gainera, Kirol Txartela baduzu, abonatu gisa erabil ditzakezu instalazioak (igerilekua, zelaia, fitness gunea).

Ohi bezala, uztailaren 1etik aurrera udako ordutegian dago zabalik kiroldegia, hau da, astelehenetik zapatura, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; eta domeka eta jaiegunetan, 09:00etatik 13:00etara.

Bizi dugun osasun-larrialdia kontuan hartuta, urteroko ohiko itxialdi teknikoa hilabetekoa izan beharrean, aurten Bakioko Udalak eta kirol instalazioen kudeatzailea den Emtespot-Argibide enpresak erabaki dute 15 egunekoa baino ez izatea urteroko geldialdi hori, horrela erabiltzaileei kirola eremu seguruan egiteko aukerak zabalduz. Hori dela eta, kiroldegia abuztu guztian egongo da zabalik, baina abuztuaren bigarren hamabostaldian goizeko ordutegian baino ez, eta iraileko lehenengo hamabostaldian egingo du bi asteko etenaldia (abuztuaren 31tik irailaren 13ra, biak barne), langileen oporraldiak eta instalazioen mantenimendua bete ahal izateko.

Animatu kirola seguru egitera eta gogoratu, jarraitu beharreko segurtasun-neurriak direla eta, derrigorrezkoa dela aurretiko hitzordua hartzea (telefonoz, emailez zein aurrez aurre), aforoa murriztuta baitago.

Udan berriz irekitzeko kartela (PDF 381KB)

Ekintzen egutegia (PDF 127KB)

Ibilbide osasungarriak (PDF 134KB)

4x3 bonoak (PDF 221KB)