Albisteak

 

Uztailaren 12an, domeka, Esklerosi Anizkoitzaren Euskadiko Fundazioak “Busti Zaitez”  sentsibilizazio-kanpaina egingo du. Aurten ere Euskal Herriko udal ugari eta bertako makinatxo bat lagun bustiko dira antolatuko den ‘Udako Topaketa Solidarioan’. Aurtengoan baina, COVIDek ekarri duen pandemiaren ondorioz, beste modu baten  egingo dugu “Busti Zaitez”, inoiz baino kanpaina birtualagoa izango da, sinbolismoz beteko ekintzak izango dituena; baina protagonistak, betiko moduan, Esklerosi Anizkoitza duten euskal herritarrak izango dira.

Zelan hartu parte kanpainan?

Erosi Busti Zaitez kanpainako produktu solidario bat  https://www.esclerosismultipleeuskadi.org/productos-solidarios/

Egin dohaintza bat eta partekatu irudia Instagram-en @emeuskadi

Hartu parte “Busti Zaitez” jardueretan