Albisteak

 

Betebeharra gogortu egin du Eusko Jaurlaritzak. Kalean ere derrigorrezkoa izango da maskara jantzea Euskal Autonomia Erkidego osoan. Neurria gauerdian, ekainak 16, sartu da indarrean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta, bihar, ekainak 17, Nafarroan ere sartuko da indarrean.

Aipatu dutenez, bilakaera epidemiologikoak berak eraman du Eusko Jaurlaritzak neurriak gogortzera. Izan ere, goranzko joera argia hartu du pandemiak. Esaterako, ekainaren 29an, bederatzi kasu positibo atzeman ziren Hego Euskal Herrian; atzo, ekainak 15, berriz, 80 kasu atzeman zituzten azken agerraldien ondorioz, .

Salbuespenak egongo dira, adibidez, hondartzan eta igerilekuan maskara jantzi beharko da, baina erantz daiteke eskuoihalean etzanda distantzia gordetzerik bada, baita bainua hartzeko orduan ere. Derrigorrezkoa izango da erabiltzea mugitzean eta paseatzean, baina eskuoihalean musuko barik egon daiteke, betiere metro eta erdiko distantzia bermatzen bada. Kiroldegietan ere jantzi beharko da eremu komun guztietan. 

Tabernen eta jatetxeen kasuan, maskara jantzi beharko da, eta soilik edateko edo jateko kendu ahalko da. Jaurlaritzak gaineratu du gehienez hamar laguneko taldeak baizik ez dituela onartuko barruan.

Gainera, gaueko aisialdian jarduten duten guneei dagokienez (taberna, diskoteka eta antzekoak), ordutegia zabaltzeko eskaera guztiak atzera botako dira, bai eta orain arte eman direnak ere. Azkenik, kalean botila festak debekatu egin ditu Jaurlaritzak.

Hona hemen musukoaren nahitaezko erabilera ezartzen duen agindua:

Agindua (PDF 344KB)
Kiroldegian ere derrigorrezkoa (PNG 262KB)
Bandoa: Birusaren zabalpena ekiditeko azken neurriak (PDF 47,7KB)
Eusko Jaurlaritzaren aginduak (PDF 283KB)