Albisteak

Este documento se abrirá en una ventana nueva 

COVID-19aren datuen bilakaera ikusita, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, beharrezkotzat jo du prebentzio-neurri berriak hartzea Euskadin, besteak beste, udalekuak ixtea.

Hori dela eta, gomendio horiek betez, Bakion egiten diren haur-udaleku guztiak bertan behera geratuko dira.

Beste behin dei egin nahi diegu herritar guztiei erantzukizunez joka dezaten eta birusaren zabalpena ekiditeko beharrezko neurriak har ditzaten: eskuak sarri garbitu, pertsonen arteko segurtasun-distantziari eutsi eta maskara derrigorrean erabili.

 Abisua (PDF 272KB)