Albisteak

 

Otsailean abiatu genuen Bakioko Berdintasun Kontseiluaren ibilbidea, proiektu honen helburuetan sakondu eta interesa agertu zutenek elkar ezagutzeko ospatutako saioarekin.

COVID19aren ondorioz, apirilaren 3an ospatu beharreko bilera bertan behera lotu zen, baina hilabete honen hasieran berriro ere martxan jarri da udalak Marta Txori, Haria eta Sare Feministarekin batera osatutako lantaldea.

Ostiral honetan, 19:00etatik aurrera, asanblada ospatuko ditugu Txakolingunean. COVID19 dela eta, bileran parte-hartzeko interesa duzuenok izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, email bat bidali dezakezue berdintasuna.bakio@bizkaia.org posta elektronikora edo telefonoz 94 6194 001 telefonoan.