Albisteak

 

COVID-19ak sortutako osasun egoera larria dela eta, Bakioko Udalak laguntzaileak behar ditu udan antolatutako ekintzetan laguntzeko.

Laguntzaileak udaletxean zozketa bitartez aukeratuko dira uztailaren 28an, martitzena, eguerdiko 13:00etan, eta interesdunek egun horretara arte, uztailak 28 (12:00ak arte) izena eman ahalko dute; horretarako  eskaera eredua (PDF 68KB) izenpetuta bidali beharko duzue bakiokultur@bakio.org e-mailera. Gura izanez gero, udaletxera ere etorri ahalko zarete eskabide hori betetzera, 9:00etatik aurrera.

18 urtetik gorako pertsona euskaldunak behar dira.

Bakioko Udalak langabetuak animatu gura ditu prozesu honetan parte hartu dezaten.

 Bandoa (PDF 84KB)