Albisteak

leiho berrian zabladuko da 

Mezu honen bidez, gogorarazi nahi ditugu San Inazio bezperan herritarrek kontu handiz errespetatu beharko dituzten arauak.

Joan den astean Udalak eta Bakioko Ostalaritza sektoreak izandako bileran adostu zuten gau horretako 00.00etan euren establezimenduetako barrak itxiko zituztela.

Ostean, Bizkaiko kasuen gorakada eta COVID-19ren bilakaera ikusita, uztailaren 28an Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako aginduak sektoreko negozioak 01:30ean ixtera behartzen du. Beraz, ordu horreetan lokalek terrazak jaso eta itxi egin beharko dituzte. Gainera, txokoek eta gastronomia-elkarteek ere arau berberak bete beharko dituzte.

Gogorarazi nahi dugu uztailaren 28ko agindu horrek osasunaren kontrako jardueratzat hartzen duela kalean edo espazio publikoetan modu kolektiboan edo taldeka, ostalaritza-establezimenduetatik edo antzekoetatik kanpo edatea.

Horregatik, herritarrei dei egiten diegu arretaz eta zuhurtziaz jokatzeko eta eskatzen diegu jaia ez dadila lekualdatu hondartza, merendero edo antzeko espazio publikoetara.

Pertsonen bizitza arriskuan dago.

Oharra (PDF 396KB)