Albisteak

 

Jakina denez, Udalak ponpaketa-estazio bat du inguru honetan, hondakin-urak araztegira helarazteko.

Baina uda honetan arazo asko izaten ari gara hondakin horiek kudeatzeko; izan ere, pertsona batzuek komunetik isurtzen dituzte toallatxoak, konpresak eta abar, eta horrek hainbat traba sortzen ditu.

Horregatik, komunetik komuneko papera baino ez botatzeko eskatzen dizuegu.

Honekin batera doaz 2020ko uztailaren 26an izandako buxaduraren argazkiak.