Albisteak

se abrirá en ventana nueva 

Abuztuaren 5ean, probalekuan, 21:00etan: “Spider-man: lejos de casa”, 7 urtetik gorakoentzako pelikula.

Emanaldira etorri ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da derrigorrean 94 619 33 69 telefonora deituz, goizeko 9:30etik 13:30era.

Era berean, COVID-19 dela eta, emanaldiari begira honako arauak ezarri dira:

Arauak

Jendea eserita egongo da. Batzeko moduko aulkiak jarriko dira, eta Udalak kontratatuko laguntzaileak soilik manipulatuko dituzte.

Eserleku edo talde bakoitzaren artean 1,5 x1,5m-ko tartea utziko da distantzia-neurriak gorde beharko dira, unitate bereko pertsonak izan ezik.

Pertsona bakoitzak gehienez 4 pertsona inskribatu ahal izango ditu, familiakoak edo lagunak. Gehienez guztira 5 kide izango zarete. 14 urtetik beherakoak nagusi batekin etorri behar izango dira.

Eremura sartzeko, nahitaezkoa izango da maskarak erabiltzea.

Sarreran gel hidroalkoholikoa eskura jarriko da, eremura sartu baino lehen eskuak garbitu ahal izateko.

Eserlekuak izena emandakoen hurrenkeraren arabera banatuko dira.

Ikusleak eremuaren sarrerara iritsitakoan, aldez aurretik egindako zerrendarekin egiaztatuko da haien izen-abizenak, bai eta familiakoen/lagunen kopurua ere.

Behin eremura sartu eta bere eserlekuan kokatuta, ikusleek ezin izango dute esparrutik irten ikuskizuna amaitu arte, ezinbesteko kasuetan izan ezik. Barrutia uzten bada, ezin izango da berriro sartu.

Ikuskizuna amaitutakoan, eremua mailaz maila hustuko da, irteeratik hurbilen dagoen ilaratik abiatuta (protokoloaren berri emango da megafoniaren bidez, ikuskizunaren hasieran eta amaieran).

Komunak ezin izango dira erabili.

Kartela (PDF 307KB)