Albisteak

 

Herritar guztiei jakinarazi nahi diegu dagoeneko euskara ikasteagatiko dirulaguntzak egiteko eskaera epea zabalik dagoela. Eskabidea 2020ko urriaren 30era arte (eguerdiko 13:00etara arte, hain zuzen) egin ahal izango da eta  2019/20209ko matrikularen % 30eko laguntza emango da gehienez, 95  euroko muga ezarrita. Eskaera egin ahal izateko honako baldintzak bete beharko dira:

  • Bakion erroldatuta egotea.
  • Gutxienez %75etik gorako asistentzia izatea.
  • Bakioko Udalarekin zorrik ez izatea.

Era berean, udaletxean honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Euskaltegiak aprobetxamendu eta asistentziaren gainean egindako egiaztagiria.
  • Bankuko ordainagiria.
  • Kontu korrontearen zenbakia.

Eskaera hilabetean ebatziko da eta diru-laguntzak urtea amaitu baino lehen banatuko dira.